Elkarbizitza Jadoko zutabea da

Jadon, elkarbizitza oinarrizko zutabea da.  Gure ikastetxean hezitzaile guztiek hainbat jarduera lantzen dituzte eskolako elkarbizitza-giroaz hausnarketa egiteko eta berau zaintzeko, hala ikasgeletan nola eskola osoko eguneroko bizipenetan. Hau horrela izanda, gure ikasleen garapen soziala eta afektiboa bermatzen jarraitu nahi dugu, beti ere familien kolaborazioarekin.

Jado ikastetxe segurua eta osasungarria da, eta heziketa-komunitateak erabateko inplikazioa du zeregin honetan, zeina  nahitaezkoa den hezkuntzan eta gure oinarrizko printzipioetan. Jakin badakigulako elkarbizitza egunez egun gorpuztuz joan behar dela, norberaren auto-konfiantza garatuz, komunitatean elkarrekin bizitzen ikasiz eta gure arteko harremanetan elkarrenganako errespetua sustatuz.

Jadon, batera goaz eremu honetan, zeina elkarbizitza, partaidetza eta gizarte eraldaketaren artean kokatzen den. Horregatik, gure proposamena hezkuntzarako etengabe berrikusten dugu eta beti familien eta instituzioen kolaborazioarekin garatzen da.

Jadok ez dihardu ez bakarka ez edozein modutan, baizik eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren irizpideak jarraituz eta bere gainbegiradapean.

 

Categoría: 

Compartir