5 urteko ikasleak Sastarrainen izan dira

sastarrain 2018

Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Sastarrainen  (Zestoa) izan ziren bi egunez. Hasiera batean euria egin bazuen ere, gero atertu egin zuen eta aldez aurretik aurreikusitako ekintzak burutu zituzten. Zaldiak, txahalak, ardiak, ahuntzak, untxiak, katuak, txakurrak eta oiloak ikusi zituzten ikasleek, baita janaria eman ere. Poniak ere orraztu zituzten, euren gainean bueltatxo bat egin baino lehen. Horrezaz gainera, txanoak eta linternak buruan zituztela, kobazulo bat ikustera ere joan ziren gure ikasleak. Gauen disko-festa izan zuten. Ikaragarri ondo pasatu zuten txangoan.

Categoría: 

Los alumnos y las alumnas de 5 años han ido a Sastarrain

sastarrain 2018

Los alumnos y las alumnas de 5º de Educación Infantil han pasado dos días en Sastarrain (Zestoa). Aunque al principio llovió, después el tiempo mejoró y se pudieron realizar todas las actividades programadas. Vieron caballos, vacas, cabras, conejos, gatos, perros y gallinas, y también pudieron dar de comer a los animales. Después peinaron a los ponis antes de dar una vuelta. Además, con linternas en la cabeza, fueron a ver una cueva. Por la noche, tuvieron discoteca. Lo pasaron genial en la excursión.

Categoría: 

FAMILIENTZAKO HITZALDIA ELKARBIZITZAZ

TEI izeneko Elkarbizitzaren Programari buruzko hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Programa honek bortizkeria eta eskola-jazarpena saihestea du helburu. Andres Gonzalez Bellido irakasleak, psikologoak eta Bartzelonako Unibertsitateko Zientzietako TEI Lan taldeko orientatzaileak eskainiko du hitzaldia.

Deialdia

Eguna: maiatzaren 2an (asteazkenean).

Ordua: 19:00etan.

Lekua: Jado Geltokin, Metro aurrean.

Categoría: 

Páginas

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna