Proiektuetan eta talde lanean oinarritutako ikasketa
Ingurune aparta Erandioko erdigunean
Baloreak eta Elkarbizitza
Garapen Iraunkorreko helburuekin konprometituak

BALIOETAN ETA HURBILTASUNEAN HEZTEA

Gure ikasleen garapen pertsonala lortzeko, esparru akademikotik harago joan behar dugu. Hurbiltasuneko eta segurtasun afektiboko giro osasungarrian lan egiten dugu, balioetan eta elkarbizitza positiboan espezializatutako tutoreek eta orientazio-taldeak zuzenduta. Gure helburua ikasleen erabateko garapen pertsonala lortzea da eta, beraz, jakitun gara balio eta gaitasun sozialetan hezteak duen garrantziaz.
 

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA

Heziketa-eredu berritzaile baten alde egiten dugu. Edukiak azpimarratzeaz gain, ikasketa-prozedurak eta -metodologiak ere nabarmentzen ditugu. Hori dela eta, azken berrikuntzak, proiektuak eta proposamenak aztertzen ditugu, heziketa-prozesuak gure garairako erantzun onena eman dezan.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gure ikasleen heziketak  teknologia berriak integratu behar ditu, haien gaitasun digitalak garatzeko. Hori dela eta, IET (Ikaskuntzaren eta Ezagutzaren Teknologia) talde bat dugu, teknologia berriak hobekien integratzeko bidea definitu eta kudeatzen duena. Gaur egun, 1×1 proiektua ezarri dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailatik, eta Robotika eta Programazioa Haur Hezkuntzatik aurrera sartu ditugu, ikasketa-metodologia gisa.
 

<

AZKEN BERRIAK

 

Jado Ikastetxeko ikasleak FIRST LEGO League Euskadi 2024

12 Mar 2024

DBHko 1. mailako 20 ikaslek (JADOMAKERS eta JADOELEKTRICS) parte hartu dute FIRST LEGO Leagueko (FLL) lehiaketa zirraragarrian, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan.

FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da. 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-...

 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko aldarria

08 Mar 2024

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egin dugu Jadon. Nahiz eta azken urteotan urratsak egin, oraindik ere ez gara helmugara heldu: generoen berdintasunera. Gure ikasleek hausnarketa egiteko, hainbat jarduera jorratu ditugu mailetan egokituta, hala nola goizeko gogoetak, horma-irudi erraldoia,...

 

Bisita Eusko Legebiltzarrera eta Gasteizko Katedralera

06 Mar 2024

Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan dute bisita gidatu batean eta, horrela, ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta...

 

Xabi Hoo abeslariak kontatu du Jadon bere bizi esperientzia

27 Ots 2024

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren “Nahi Dudalako” programaren eskutik, Xabi Hoo, Enkore musika taldeko abeslaria, izan dugu gurekin. DBH4. mailako ikasleekin egon da bere bizi esperientzia konpartitzeko. Ikasleek primeran igaro dute eta arreta handiz entzun dituzte Hooren bizipenak. Euskara jakitea...

Mantente en contacto

 Tartanga, 13. 48950 Erandio (Bizkaia)

 info@jadomaristak.eus

 94 467 25 58