Agenda 21en 2016-17 proiektuak sakondu nahi du aurreko urteetan egindako aurrerapausoetan arlo honetan. Gure ingurugiroa zaintzearen garrantziaz oharturik, hainbat ekintza ezartzen ditu. Horrela Jado Ikastetxeak esparru honetan bere ekarpena egiteaz gain, ume eta gazteengan ingurugiroarekiko errespetuaren eta konpromisoaren hazia erein gura du, etorkizuna berdeagoa izan dadin. Horretarako hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa bultzatzea eta tokiko Agenda 21en proiektuan sakontzea dira xede nagusietako batzuk.


Helburuak

1. Hezkuntza Komunitate osoaren parte-hartzea handitzea.
2. Edukiontzi guztien erabilera mantentzea eta hobetzea.
3. Tokiko Agenda 21en proiektuan sakontzea.
4. Kontsumoak murriztea.
5. Eskola Ortua eustea.

Ekintzak

1. Gurasoen bilerak.
2. Gaur eguneko berriak jartzea hilero.
3. Txoko Berdea Jado Tartangan mantentzea.
4. Tamar enpresak antolatzen dituen tailerrak.
5. Fruta Eguna.
6. Birziklatzeko ontzien erabilera egokia.
7. Patruila Berdea mantentzea (kontenedoreen erabilera kontrolatzeko patio orduan).
8. Eko-ordezkarien irteerak (eskolarteko foroa, jardunaldi teknikoak...).
9. Ikasleen ibilaldiak ingurunetik.
10. Bridak txorrotetan jartzea.
11. Uraren potentzia jaistea.
12. Klaseko txantiloiak betetzen jarraitzea.
13. Zirkularren gainbegiratzea inprimatu baino lehen.
14. Zirkularren kopurua murriztea.
15. Familiarekiko komunikazioan e-mailaren erabilera bultzatzea.
16. Arbela digitalaren erabilera bultzatzea ez egiteko hainbeste kopia.
17. Ortua zaintzea.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna