• BARNEKOTASUNEAN OINARRITUTA HEZTEA

    Barnekotasuna lantzeko aukera ematen diguten prozesuei bidea eta tresnak ematea; alegia, pertsonaren barrua berreskuratzen duen kulturaren alde egitea, baita pertsonen askatasunean eta elkartasun konprometituan hausnartu, bereizi, maitatu eta hautatzeko gaitasunaren alde ere, bertatik nork bere buruarekin, ingurunearekin eta gainerakoekin erlazionatzeko.

  • NATIVE

    Ikasturte bakoitzean ingeles hizkuntzako jatorrizko hiztunak ditugu eta horiek, ikasgelan laguntza gehigarria emateaz gainera, beren jatorrizko herrialdeetako esperientzia eta kultura ekartzen digute. Hala, ahozko adierazpenaren erabilera indartzen eta sustatzen dugu.

  • GOIZEKO HAUSNARKETA

    Egunero, minutu batzuez hausnartuz hasten dugu eguna; horretarako, gure pedagogiaren balioetan sakontzea sustatzen dugu.

  • ANTZERKIA

    DBHko 2. mailako ikasleek beren ahozko adierazpena, irudimena eta garapen pertsonala hobetzen dute, horretarako diseinatutako antzerki-programaren bidez.

  • PANDEROA

    DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleek panderoa jotzen ikasten dute. Horrek gure kultura pixka bat gehiago ezagutzen laguntzen die, eta, besteak beste, haien musika-adimena garatzen du.

  • IDEIEN LABORATEGIA

    Espazio honetan, ikasleek beren ideiak garatzen eta praktikara eramaten dituzte, teknologia harturik oinarri.

  • 1x1 Proiektua

    Dispositibo informatikoak erabiltzen ditugu.M EVA plataformak (moodle,...) erabiltzen dugu jarduerak garatzeko eta gerora horien segimendua egiteko.

     

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna