HEZKIDETZA-ELKARBIZITZA-ADINGABEKOEN BABESA

Hezkidetza-Elkarbizitza-Adingabekoen Babesaren 2016-17 proiektuak ikastetxean elkarbizitza positiboa garatzea du helburu. Horretarako, ikastetxeko elkarbizitzaren diagnostikotik abiatuta, ekintza jakin batzuk diseinatu dira, identifikatutako ahulguneei ekiteko. Proiektu mamitsu honen nondik norakoa ulertarazteko oso baliagarria da elkarbizitzaren definizioa: “Elkarbizitza positiboak hezkuntza komunitateko kide guztien parte hartzea sustatzen du. Horretarako, gizarteko eta harremanetako arauak adostu behar dira, arazoak konpontzeko eta ikastetxearen proiektuaren parte sentiarazteko azterketarako guneak eta momentuak sortuz”.


Helburuak

1. Gurasoen elkarteak ardura handiagoa hartzea.
2. Elkarbizitza Komisioa sortzea.
3. Elkarbizitza 3. Jaia antolatzea.
4. Klaustrori ekarbizitza taldearen laguntza eskaintzea.
5. Gure harremanetan Hezkidetza ikuspuntua edukitzea.

Ekintzak

1. Formazioa antolatzea (bi hitzaldi).

2. Bileretan parte hartzera gonbidatzea.

3. Ekintzetan familien partaidetza kudeatzea.

4. Komisioaren bilera egin eta ordezkariak izendatzea.

5. Komisioaren funtzionamenduari buruz klaustroan informazioa ematea.

6. Ekintzetan, familien partaidetza kudeatzea.

7. Web orrialdean lotura jartzea.

8. Zozketa antolatzea.

9. Patioko espazioa berrantolatzea.

10. Genero ikuspuntutik dokumentazioa berrikustea.

11. PAT-en barruan berdintasuna eta aniztasuna suspertzeko ekintzak gehitzea.

12. Gatazken ebazpenaren barruan, bullying eta ciber bullying sexistaren eraginetan sakontzea.

13. Formazioa: klaustroa eta familiak.

14. Urtebetetze festen araudia idaztea.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna