• TAILER ESPERIMENTALAK ETA JOLAS HEURISTIKOA

    Hamabostaldian behin:

    Tailer esperimentalak (zentzumenen estimulazioa), testurak, usainak, ikuspena, gustua…

    Jolas heuristikoa: libreki konbinatzen dituzte objektuak, ematen dituzten aukerak aztertuz, haien ezaugarriak ezagutuz, eta bolumenaren, kolorearen, testuraren eta abarren nozioak eskuratuz.

  • ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

    (Glen Doman)

    Praktika psikomotorreko (psikogela) bi saio astean: brakiazioa, katuka nahiz herrestan ibiltzea, zirkuituak, jolas librea (sinbolikoa), zentzumenen estimulazioa (txoko berezia)

    Egunean behin, adimen-bits delakoak. (Glen Doman)

  • TXOKOAK

    Egunero, txoko bidez lan egiten dugu

    Gizarte-konstruktibismoa da oinarri; haren arabera, elkarreraginean oinarrituta gertatzen da ikaskuntza; hau da, beste batzuekin batera ikasten da.

    Txoko bakoitzean (sinbolikoa, fitxa, puzzlea, jolasa, plastilina, eraikuntzak), umeek alderdi jakin bat lantzen dute, modu autonomoan, eskura dituzten materialen eta irakasleak emandako jarraibideen bidez; hala, hurbiletik jarraitzen zaio taldearen lanari. Eskola-egun batean, irakaslea talde guztiekin dago, eta arlo guztietako jarduerei jarraitzen die.

  • HARRERA/BILTZARRA

    Eguneko une oso garrantzitsua da; izan ere, komunikazio-bideak ezartzen dira ikasleen eta tutorearen artean, eta gizarteratzea, hizkuntza-gaitasunen garapena, espazioan eta denboran kokatzeko gaitasuna eta gaitasun afektibo eta kognitiboak lantzen dira.

    • Goizeko gogoeta, Zerrenda irakurri, Denbora, Bizipenak, Ipuina, Abestiak,  Bits, Tailerrak, ...

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna