• PROIEKTU GELA

    Gela horretara joateko aukera edo ikasgela arruntean tabletekin lan egiteko aukera.

  • JADOWORLD

    Music + english ikasgaien fusioa

    Hiru ordu astean. Musika-saioa, art room gelan

    Howard Gardnerren askotariko adimenetan oinarritutako baterako proiektu bat lantzen da. Ingelesa eta musika sakontzeko saioak dira, baina musikako eta ingeleseko ezagutzak baino askoz ere gehiago ematen du. Hain zuzen, motibazioa da emaitza nabarmenetako bat.

  • ANTZERKI-TAILERRA (5 urte)

    Saio bat astean. Euskaraz. Antzezlan bat lantzea, ondoren hura antzezteko.

  • MATEMATIKAKO TAILERRA (5 urte)

    Robotika eta Xakea: Ordubete astean (txandaka), talde murriztuan (banaketa-gelak) (urtarrilean hasita)

    Robotika: arreta, kontzentrazioa, kalkulua eta logika hobetzen du; antolaketa eta ulermena sustatzen du; autonomia eta esperimentazioa indartzen du.

    Xakea: xake-jokorako jokalariak sortzeko barik, arreta sustatzeko lan egiten da, balio asko praktikan jartzeko eta, gainera, adimen-garapena, afektiboa eta ludikoa sustatzeko.

  • IKASKUNTZA PROIEKTUEN ARABERA

    (Hastapena - ikastaro hau)

    Ikaskuntza-eredu honetan, ikasleek erabakiak hartzen dituzte, eta mundu errealean, ikasgelatik haratago, aplikazioa duten proiektuak ezartzen eta ebaluatzen dituzte.

    Ikasleak dira protagonistak

    Proiektu bakoitzak 5 aste irauten du

  • ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

    Praktika psikomotorreko (psikogela) 2 saio astean: brakiazioa, katuka nahiz herrestan ibiltzea, itzulipurdia, mugimenduak, espazioa-gorputza erlazioa, jauziak, jaurtitzeak, zirkuituak, jolas librea (sinbolikoa), orekak, erlaxazioa masajearekin eta zentzumenen estimulazioa (txoko berezia).

  • TXOKOAK

    Egunero, txoko bidez lan egiten dugu

    Gizarte-konstruktibismoa da oinarri; haren arabera, elkarreraginean oinarrituta gertatzen da ikaskuntza; hau da, beste batzuekin batera ikasten da.

    Txoko bakoitzean (sinbolikoa, fitxa, puzzlea, jolasa, plastilina, eraikuntzak), umeek alderdi jakin bat lantzen dute, modu autonomoan, eskura dituzten materialen eta irakasleak emandako jarraibideen bidez; hala, hurbiletik jarraitzen zaio taldearen lanari. Eskola-egun batean, irakaslea talde guztiekin dago, eta arlo guztietako jarduerei jarraitzen die.

  • HARRERA/BILTZARRA

    Eguneko une oso garrantzitsua da; izan ere, komunikazio-bideak ezartzen dira ikasleen eta tutorearen artean, eta gizarteratzea, hizkuntza-gaitasunen garapena, espazioan eta denboran kokatzeko gaitasuna eta gaitasun afektibo eta kognitiboak lantzen dira.

    • Goizeko gogoeta, Zerrenda irakurri, Denbora, Bizipenak, Ipuina, Abestiak, Letrekin jolasten dugu, ...

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna