Haurreskola ikastetxearekiko txikienen lehen harremana irudikatzen du. Haurrak ikasten hasten dira jolastuz eta beren sozializazio-prozesuari hasiera ematen diote etxetik kanpo. Horregatik, gune hau biziki garrantzitsua da eta bere kudeaketan xehetasun guztiak ere zaintzen ditu Jado Ikastetxeak.

Haurreskolako metodo pedagogikoak euskara lehenesten du komunikazioan, bai eta arreta pertsonalizatua ere. Beronek haur bakoitzaren abiapuntua eta bilakaera erritmoa aintzat hartzen ditu bere gaitasun fisikoa, afektiboa, soziala eta intelektuala orekaz garatzeko asmoz.


ORDUTEGIA

Iraila – uztailaren 30a
9:00 – 9:30: Sarrera librea (2 urtekoak).
9:00 – 10:00: Sarrera librea (urtebetekoak).
12:50: Irteera.
12:30 – 15:00: Jantokia eta lo-kuluxka.
15:00 – 16:50: Irteera libre

Goiztiarrentzako Gela zabalik dago 8:00etatik 9:00ak arte Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Gabonetan eta Aste Santuan haurtzaindegia eskaintzen du Jado Ikastetxeak.


ARAU OROKORRAK

Umeak ikastetxera arropa erosoz jantzita etorri behar dira beraien autonomiarako lagungarria baita. Ez ipini tiranterik, lokarririk eta gerrikorik.

Arropa eta materialean izen-abizenak idatzita egon behar dira.

Ikastetxeko sarreran ezin da askaririk eman.

Umeen aulkiak sarreran ondo ordenaturik utziko dira.

Saiatu behar da eskolaz kanpoko ordutegietan zaborra ez botatzen zakarrontziak beterik daudela ikusten dugunean.

Ikastetxeko komunak ezin dira erabili eskola ordutegitik kanpo. Kasu berezietan jantoki aurrean dauden komunak erabil daitezke.


ETORTZEAK ETA PUNTUALTASUNA

Familiek eskola ordutegia errespetatu behar dute.
Klasera egunero etortzea oso komenigarria da umeentzat jarrita dauden helburuak lortzeko.


SARRERAK ETA IRTEERAK

Familiek eskola ordutegia errespetatuko dute.
Umeen bila egunero etortzen den pertsona etorriko ez balitz, tutoreari idatziz ohartarazi beharko litzaioke, haurren bila letorkeen pertsonaren izen-abizenak adieraziz.
Umeak pertsona bakar batek hartzea egokiena da.


EGOKITZAPEN ALDIA (urte batetik 3 urtera)

Egokitzapen ordutegia desberdina izango da eta gurasoen bileran azalduko da.


JANTOKIA

Adur-zapia markaturik egon behar da eta umearen izen-abizenak idatzita egon behar dira.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna