Gure eskolak pertsonen prestakuntza integralean oinarritzen du irakaskuntza, hasi urtebete dutenetik eta bigarren mailako hezkuntzara iritsi arte; XXI. mendeko erronkei aurre egiteko prestatzen ditu, eta giza garapena lortzen du, maila intelektualean, fisikoan, espiritualean eta sozialean.

Ikasleak eta haien familiak dira prestakuntza integraleko plan guztien protagonistak, eta plan horiek beti oinarritzen dira hurbiltasunean, familia-giroan, errespetuan, aniztasunerako arretan, eleaniztasunean, eskola inklusiboan, adimenen garapenean, etengabeko berrikuntzan eta teknologia berrietan.

“Askatasunik handiena adimenerako eskubidea da” (Dr Glenn Doman)

  • PENTSAMENDUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

    Pentsamendu eraginkorrak esan nahi du pentsatzeko trebetasunak eta buru-ohitura produktiboak gaitasunez eta estrategiaz aplikatzea, halakoek aukera ematen baitute gogoetazko pentsamendu-ekintzak egin ahal izateko: hau da, besteak beste, erabakiak hartzeko, argudiatzeko eta beste ekintza analitiko, sormenezko edo kritiko batzuk gauzatzeko.

  • ZEREGINEN ARABERAKO IKASKUNTZA

    IKASKUNTZA ESPERIENTZIALA

    “Eginez ikastea” da jarduera zehatzen, errealen edo sinesgarrien bidez eguneroko ekintzak, ikasleentzako interesekoak direnak eta ikasgelan edo ikasgelatik egiten direnak lantzea; funtsezko ardatza komunikazio- eta ikaskuntza-prozesuak dinamizatzea da, kontuan hartuta horien bidez ikasiko dela gaur egungo gizartean garatu ahal izateko behar den guztia.

  • BARNEKOTASUNEAN OINARRITUTA HEZTEA

    Barnekotasuna lantzeko aukera ematen diguten prozesuei bidea eta tresnak ematea; alegia, pertsonaren barrua berreskuratzen duen kulturaren alde egitea, baita pertsonen askatasunean eta elkartasun konprometituan hausnartu, bereizi, maitatu eta hautatzeko gaitasunaren alde ere, bertatik nork bere buruarekin, ingurunearekin eta gainerakoekin erlazionatzeko.

  • IKASKUNTZA ELEANITZA

     HIZKUNTZEN TRATAMENDU INTEGRATUA

    Euskara hizkuntzan murgiltzea. Zalantzarik gabe, hizkuntzan murgiltzea da gaur egun hizkuntza bat ikasteko dagoen metodorik onena; izan ere, ikaslea erabat murgiltzen da ingurune batean, non ikasten ari den hizkuntza nagusi baita eremu guztietan. Ikusten eta entzuten duen guztia dago hizkuntza horretan; beraz, pixkanaka, hizkuntza horrexetan pentsatzen, hitz egiten eta ulertzen hasiko da.

  • LANKIDETZAKO IKASKUNTZA

    (Roger eta David Johson)

    Lankidetzako irakaskuntzaren helburua da ezagutza parte-hartzearen eta elkarreraginaren bidez jasotzea, xede bat lortu behar duen talde txiki baten barruan. Baterako helburuak eta talde gisa xede hori lortzeko borrokak ikaskuntza hobetzen dute. Talde horietan, denek joan behar dute batera; izan ere, banako eta taldeko ahalegin horren araberakoak izango dira emaitzak.

  • HAINBAT ADIMENEN GARAPENA

    (Howard Gadner-en teoria)

    Hainbat Adimenen Teoria Howard Gardnerrek proposatutako eredua da. Haren arabera, adimena ez da unitarioa, eta ez ditu orokortasun maila desberdineko hainbat gaitasun berezi barnebiltzen; aitzitik, askotariko adimen desberdin eta independenteen multzotzat hartzen da.

  • ESTIMULAZIO GOIZTIARRA.

    (Glenn Doman metodoa)

    Oinarrizko neurona-konexioak garatuko dira, gure umeen adimenak garatzeko.

    Programa honen helburuak dira, batetik, umeei informazioa ematea, beren jakintza areagotu, garunaren hazkuntza eta heldutasun neurologikoa hobetu, adimen-aukerak areagotu eta jakin-mina pizteko, noiz eta ikastea nahirik handiena den adin horretan.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna