Jado Ikastetxea eskola itaundua da, eta bere instalazio zabalak hedaturik daude bi eraikinetan, Tartanga eta Geltoki kaleetan.

Gure irakaskuntza ereduak hiru zutabe nagusi ditu: zeharkako balioak eta heziketa integrala xede dituen proiektua, Maristen ildo pedagogikoa eta asmo handiko programa eleaniztuna. Hiru zutabe hauek, beren osotasunean, berme handiak dira gure ikasleek heziketa integrala eta jantzia berengana dezaten.

Gure heziketa eskaintza globala ere bada, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza barne hartzen dituelako, lehen urtetik 16 urtera bitartean.

Gure heziketa integralerako programa guztietako protagonista nagusiak ikasleak eta beren familiak dira. Aipaturiko programa orok ondoko irizpideok dituzte: hurbiltasuna, etxekotasuna, errespetua, aniztasunarekiko arreta, eleaniztasuna, eskola inklusiboa, adimenen garapena, etengabeko berrikuntza eta teknologia berriak.


GURE HELBURU OROKORRAK

Erandioko eskola erreferentea eta familientzat hurbila izatea dugu helburu, betiere gure inguruko nortasuna eta balioak hedatuz eta gure ikasleak munduko herritar legez heziz.

Edozein ezberdintasun motaren gainetik (ideologikoa, fisikoa, erlijiosoa…), pertsona guztien arteko errespetua bermatzea, baita ikasleen arteko elkartasuna bultzatzea ere, Maristen balioak oinarri harturik: abegi ona, hurbiltasuna, apaltasuna eta xumetasuna.

Guztion arteko elkarbizitzarako eredua bultzatzea, zeinak, alde batetik, ezberdin izateko eskubidea aldarrikatzen duen, eta bestetik, egungo gizartean bizitzeko izpiritu kritikoa eta berezko irizpideak pertsonengan sorrarazten dituen.

Adimen maila guztien garapen orekatuaren bidez, ikasleak gidatzea ezaguera eta gaitasun berriak berengana ditzaten.

Gure ikasleak eleaniztunak (euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa) izateraino heltzea, eleaniztasuna ipar duen ereduari esker. Beronek euskara komunikazio-hizkuntza bezala bultzatzeaz gain, proiektu eleanitzaren aldeko apustu egiten du eta frantsesa ikasteko aukera ere ematen du.

Ezaguera berriak irakastea, egungo gizartean nagusi diren metodologiak eta baliabide teknologikoak erabiliz.

Ikasleei laguntzea baliabide pertsonalak eta gaitasunak garatzen, betiere XXI mendeko errealitateari eta bizitzari aurre egiteko gauza izan daitezen.


ANTOLAKETA EREDUA ETA FUNTZIONAMENDUA

Gure antolaketa eredua proiektu eta prozesu-sistema batean oinarritzen da (EFQM modeloa, zeinean 2013an zilarrezko Q-a lortu genuen). Eskolaren funtzionamendua BEA izenekoaren araberakoa da (Barne Erregimeneko Arautegia eta funtzioei buruzko eskuliburua).


ZERBITZUAK

Jangela (Tamar enpresa). 1 urteko gelako ikasleek etxetik ekar dezakete janaria.

Haurtzaindegia. Zabalik irailetik uztailaren 30era arte (Gabonetan eta Aste Santuan ere bai).

Harrera ikasgela (8:00-9:00).

Orientazio psikopedagogikoa eta Logopedia.

Aisialdirako taldeak (Zabalik Eskuak).

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala (ingelesa, saskibaloia, futbola, taekwondo, dantza…).

Guraso Eskola.

Liburutegia Jado Geltoki eraikinean.


ORDUTEGIAK

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA

Irailean eta ekainean (9:00-13:00).

Urritik maiatzera arte (9:00-13:00 eta 15:00-17:00), asteazkenean salbu (9:00-13:00).

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Harrera Ikasgelaren zerbitzua dute goizero, 8:00tik 9:00ra arte, hala behar izanez gero.

DBH

Irailean eta ekainean (8:00-13:30).

Urritik maiatzera arte: astelehenean, asteartean eta ostegunean (8:30-13:00 eta 14:30-16:30), eta asteazkenean eta ostiralean (8:00-13:30).
 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna