Jado ikastetxea 1935ean sortu zen, Laureano Jado jaun ongileak eskolaren zuzendaritza Maristen esku utzita. XX mendearen amaieran, Euskal Herrian gertaturiko jaiotza-tasaren jaitsiera gogorraren ondorioz, 1910ean sortua zen Nuestra Señora de la Compasion izeneko eskola erlijiosoarekin bat egiteko prozesuari hasiera eman zion Jadok. Bi eskolen batzea 1998an burutu zen, titulartasun osoa Jado Fundazioak bereganatu zuelarik, Maristen hezkuntza zuzendaritzaren gidaritzapean. 1999ko maiatzaren 25ean Eusko Jaurlaritzak titulartasun osoa berretsi eta 1999ko ekainaren 29ko EHAA-n argitaratu zuen.

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna