HIZKUNTZA TRATAERA BATERATUA

2016-17ko ikasturteak Hizkuntza Trataera Bateratuaren (HTB) berrikuspena dakarkigu. Berau hizkuntzei buruzko joera didaktikoa da, zeinak ikastetxe bateko hizkuntza kurrikular guztiak bere osotasunean kontuan hartzen dituen, berauen ikuspuntu didaktikoa eta irizpide metodologikoak berberak izan daitezen. Ildo horretatik, HTBk lanerako edukiak hizkuntzen artean banatzea ere du helburu. Gure ikasleak eleaniztunak dira hainbat hizkuntza ezagutzen dituztelako eta kognizio-gaitasunak zein emozio-gaitasunak garatzen dituztelako. Hala kontzeptuak nola estrategiak (ikasleek barneratzen dituztenak) hizkuntza batetik besteetara transferitzen dira, eta transferentzia horren kariaz, aldaketa metodologiko hau ikaste-prozesuan eraginkorra da. Gure irakaskuntza askoz ere eraginkorragoa da Hizkuntza Trataera Bateratuaren hiru hizkuntzen arteko loturari esker.


Helburuak

1. Hizkuntza Proiektu berria egitea, dagoena gaurkotuz eta gaur egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuz.
2. HTBren unitate didaktikoak diseinatzea eta prestatzea.

Ekintzak

1. 2009-2010 ikasturteko Hizkuntza proiektua berrikustea.
2. D ereduan, LHn eta DBHn, hizkuntza bakoitzean den ordu kopurua zehaztea.
3. Hizkuntza bakoitzari emango diogun ordu kopurua egokitzea.
4. Klaustroan HTB proiektua azaltzea.
5. LHn eta DBHn hizkuntza bakoitzean landutako testuak aztertzea.
6. LHn eta DBHn hizkuntza bakoitzean landutako testuak moldatzea eta berregitea.
7. Unitate didaktikoen txantiloia diseinatzea.
8. Unitate didaktikoak elaboratzea.
9. Programazioak moldatzea HTBren unitate didaktikoak kontuan hartuz.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna