Normalkuntza Linguistikoaren 2016-17 proiektua diseinatuta dago euskararen erabilera bultzatzeko, hala ikastetxean nola kanpoan. Hauxe da gure helburu nagusia, euskal hizkuntzarekiko konpromisoan sustraiturik dagoena eta, beraz, euskararen alde lan egiten duten talde eta erakunde guztiekin kolaboratzera garamana. Hori dela eta, Erandioko Udalak eta beste talde eta erakunde batzuek bultzatzen dituzten zenbait ekintzatan parte hartuko dugula aurreikusi dugu dagoeneko ikasturte honen programazioan.


Helburuak

1. Ikastetxeko giro euskalduna herrian islatzea.
2. Ikastetxearen dokumentazioa berez euskaraz sortzea.
3. Euskara lantzeko materialak batu eta Intraneten eskuragarri edukitzea.
4. Ikastetxeko kide guztien motibazioa lantzea.
5. Euskara Batzordearen inplikazioa dinamizatzea.
6. Ikasle Euskaltzaleen Batzordea berritu.
7. Euskal kultura oro har bultzatzea.
8. Jadotxoren presentzia indartzea.
9. Euskaraz mintzatzeko barnetegiak eta egonaldiak indartzea.

Ekintzak

1. Euskal Astea eta Euskara Eguna, abenduaren 3an.
2. Olentzero.
3. Agate Deuna
4. Erandioko Udalaren Bertso eta Ipuin Lehiaketa.
5. Antzerkigintza.
6. Kanpomartxo.
7. Motibazio saioak irakasleekin zein ikasleekin.
8. Euskarazko baliabide digitalen tresna sortzea Intraneten.
9. Ikasle Euskaltzaleen Batzordea berritzea.
10. Pandero, trikitixa, txalaparta eta alboka tailerrak.
11. Barnetegiaren programako ekintzak.
12. Korrika.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna