2016-17ko Orientazio proiektuak ikasleei arreta pertsonalizatua eskaintzeko egintzak jasotzen ditu. Orientazio taldearen lana ezinbestekoa da irakaskuntzan, eta Jado Ikastetxeak berebiziko garrantzia ematen dio, ikasleriak ahalik eta informazio onena izan dezan bere ibilbidea argitzeko. Ikasturte honetako Orientazio proiektuan ezarrita dagoenez, talde honen aholkularitza arlo akademikora zein profesionalera zuzenduko da eta Ikasleen beharren araberako erantzun hezigarriak ematen saiatuko da, bakarka edo taldeka.


Helburuak

1. Laguntzeaz eta bideratzeaz gain, ikasleei segimendua egin nahi diegu, zeregin horretan familia eta irakasleriarekin kooperazioa dugularik ikasleen heziketa ahalik eta pertsonalizatuen izan dadin.
2. Tutoretza-egintzan eta orientazio-egintzan (akademikoan zein profesionalean) laguntzea.
3. Ikasleen beharren araberako erantzun hezigarriak sustatzea, bakarka edo taldeka.
4. Gizarte ekimeneko proiektuak abian jartzeko proposatzea eta kolaboratzea, bai eta beren segimendua egin ere.

Ekintzak

1. Jarduera guztiak ez ezik, beren erregistroak ere berrikustea.
2. PAT (Tutoretza-Plana) egiten laguntzea.
3. Materialak ematea.
4. Informazioa jasotzea eta taldean jakinaraztea.
5. Probak egitea, eta behar izanez gero, horretarako baliabideak ematea.
6. Instituzioetako arduradunekin harremanetan jarri eta zikloetako buruei datak jakinaraztea.
7. Tutoreekin bilerak
8. ACI izeneko programak eta banakoak berrikustea eta egitea berriro ere. Laguntzeko geletan, logopedian eta psikopedagogian arretaz jardutea.
9. Probak pasatzea eta txostenak banatzea.
10. Probetako emaitzak jakinda, tutoreekin eta ikasleekin biltzea eta informazioa jakinaraztea.
11. Ebaluazio saioetan parte hartzea.
12. Proba psikopedagogikoak pasatzea.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna