Pastoraltza 2016-17ko proiektuak hiru zutabe ditu: Eskolako Pastoraltza, Bokazio Pastoraltza eta Gizarte Pastoraltza. Lehenik eta behin, Eskolako Pastoraltzaren jomuga ikastetxean bertan dago, non balioen transmisioak berebiziko garrantzia duen. Ildo horretan irakasleen lana ezinbestekoa. Bokazio Pastoraltzaren arloan, fedea, kultura eta bizitzaren arteko oreka lortzen lagundu behar zaie ikasleei, beti ere gure desioaren arabera heziketa integrala eskaintzeko. Azkenik, Gizarte Pastoraltzari dagokionez, elkartasuna, konpromiso soziala, garapenerako heziketa eta hainbat proiektutako kooperazioa erabat lotuta daude maristen proiektuarekin eta, beraz, Jado Ikastetxearekin.


Eskolako Pastoraltza

Helburuak

1. Baloreak transmititzea, bideratzea eta garatzea Hezkuntza komunitate osoan.
2. Pastoraltza arloan arreta ematea irakasleei.
3. Martzelinoren irudia ezagutzea. (200… eta +).
4. Goizeko otoitzak edo hausnarketak indartzea.

Ekintzak

1. Hausnarketa-otoitza.
2. Bakearen Eguna.
3. Martzelinoren irudia eskolan sustatzeko jarduerak.
4. Klaustroa motibatu eta orientatu goizeko otoitzerako.


Bokazio Pastoraltza

Helburuak

1. Zabalik Eskuak gazte taldearen eginkizuna erraztea, aisialdi eta kristau balioen inguruan hazteko asmoz.
2. Bokazio kultura: Bizitzak ematen dizkigun aukerei buruzko hausnarketa egin eta hezkuntza komunitateari jainkoarentzat garrantzitsuak garela eta gurekin bat egin nahi duela jakinaraztea.
3. Bidean: Aukera eman gazte eta nerabeei, adinaren arabera, garapen pertsonalean aurrera egiteko eta Jesusen irudira hurbiltzeko.
4. Pertsonalizazioa: Nahi dutenei fedean sakontzen laguntzea eta Jainkoak haiengandik zer nahi duen deskubrituz joateko laguntza eskaintzea.

Ekintzak

1. Zabalik Eskuak-ko arduradunekin biltzea.
2. Baliabide desberdinak erabiliz isiltasuna, otoitza eta hausnarketa lantzea.
3. Otoitz egiteko egunak.
4. Bokazio kultura: tutoretzak konbibentzia.
5. Talde tutoretzak (1. eta 4. mailakoekin).
6. Garapen pertsonalerako topaketak DBHko 2. 3. eta 4. mailetarako.
7. Elkarrizketa pertsonalak.


Gizarte Pastoraltza

Helburuak

1. Ikasleek eta irakasleek borondatezko lanetan parte hartzearen alde egitea (barne boluntariotza).
2. Ikastetxean kultura solidarioa sustatzea kanpainak eta ekintzak gauzatuz.
3. Beharrizan gehien dutenei arreta ematea hezkuntza arloan.

Ekintzak

1. Ikasleen eta irakasleen borondatezko lana sustatzeko hiru saio, bat hiruhileko bakoitzeko.
2. Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna.
3. Elikagaien bankurako janari bilketa.
4. Boligrafo solidarioak.
5. Bakearen Eguna.
6. Askari-janari solidarioa.
7. Martzelino Eguneko merkatu txikia.
8. Gizarte Ekimenen proiektua sortzea.

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna