sastarrain 2018

Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Sastarrainen  (Zestoa) izan ziren bi egunez. Hasiera batean euria egin bazuen ere, gero atertu egin zuen eta aldez aurretik aurreikusitako ekintzak burutu zituzten. Zaldiak, txahalak, ardiak, ahuntzak, untxiak, katuak, txakurrak eta oiloak ikusi zituzten ikasleek, baita janaria eman ere. Poniak ere orraztu zituzten, euren gainean bueltatxo bat egin baino lehen. Horrezaz gainera, txanoak eta linternak buruan zituztela, kobazulo bat ikustera ere joan ziren gure ikasleak. Gauen disko-festa izan zuten. Ikaragarri ondo pasatu zuten txangoan.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna