Aingeru Santamaria Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Espainiako Taekwondo Txapelketa irabazi du, jauzi berezia modalitatean eta 12-14 urteko mailan (60 kilotik gora). Altean (Alacant) izandako probara Euskal Federazioko taldearekin joan zen, eta urrezko dominaz gain, zilarrezkoa ere lortu zuen borroka modalitatean. Angeruk taekwondori ekin zion 7 urte zituelarik Jadoko IGE-k eskaintzen duen eskolaz kanpoko ekintzari esker, eta oraindik ere, gaur egun, ikastetxean entrenatzen da talde berarekin, asteartero eta ostegunero. Halaber, entrenamendu saioak biribiltzen ditu larunbatero Zallako  taekwondo klubarekin. “Txapelketaren hasieran beldur nintzen, baina behin amaituta, oso ondo sentitu nintzen. Ez irabazi izanagatik, baizik eta parte hartu izanagatik”, dio Aingeru Santamariak. Zorionak, txapeldun!

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna