Asier Benayasek, Jadoko DBHko 3. Mailako ikasleak, Euskal Herriko Udako Igeriketa Txapelketa Nagusian hartuko du parte, Gasteizko Mendizorrotzako instalazioetan, ekainaren 24an. 50 eta 100 metro libre probetan lehiatuko da, gutxieneko marka lortu ostean, maiatzaren 26an, Portugaleten.

Sei urte zituelarik hasi zen Asier igeri egiten Altzagako (Erandio) polikiroldegian, eta gaur egun kirol honi eusten dio. Iaztik Portugaleteko Deportiva Nautica klubean entrenatzen da, eta, horrezaz gainera, Haszten Elkarteko kide da. Beronek kirol egokitzailea/barneratzailea bultzatzen du.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna