Aurtengo maiatzaren 25era arte indarrean egon den Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa (abenduaren 13ko 15/1999 Legea), aurrerantzean 1999ko Lege Organikoa, zaharkitua geratu da. Izan ere, ia 20 urtez egon da indarrean eta urte horietan guztietan aldaketa asko egon dira datuen babesaren arloan eta, batez ere, teknologia berrien arloan.

Orain, Europatik datorren eta Batasuneko herrialde guztietan zuzenean aplikatu behar den erregelamendu bat dugu: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean DBEO). Erregelamendu berria ez da Espainiako araudira irauli; hortaz, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak (aurrerantzean AEPD) emandako neurriei, gidalerroei eta jarraibideei jarraitu behar zaie erregelamendu hori aplikatzeko eta erakunde guztiak horretara egokitzeko.

Bestetik, datozen hilabeteetan Datuak Babesteko Lege berri bat indarrean sartzea aurreikusten da, aurreproiektua onartzen denean. Alabaina, ez dakigu ziur noiz sartuko den indarrean eta, beraz, datozen hilabeteetan zenbait zehaztapen egin beharko ditugu ikastetxeak erregelamendu horretara egokitzeko gauzatzen ari garen prozesuan.

Hasiera batean, erregelamendu berri hori bete behar izateak aldaketa garrantzitsuak dakartza ikastetxeentzat. Dena den, orain arte datuen babesaren arloan indarrean zegoen araudira behar bezala egokituta egonez gero, aldaketa horiek ez dira hain handiak. Labur esanda, hau baino ez dugu egin beharko:

1. Ikastetxeek informatzeko betebeharra betetzeko edo datuak biltzeko bete behar dituzten klausulak aldatu eta egokitu;
2. Datuen tratamenduaz ardura daitezkeen hirugarrenekiko kontratuak aldatu eta egokitu (datuak eskura ditzaketen edo ez kontuan izan gabe);
3. Datuen Tratamendu Jardueren Erregistroa (aurrerantzean TJE) egin, eta bertan jaso datuak tratatzeko gauzatutako jarduera guztiak, oinarriaren arabera, edo lehendik AEPDren Erregistroan inskribatuta dauden fitxategien legitimazio juridikoa egin;
4. Datuak babesteko ordezkari bat izendatu (aurrerantzean DBO), aholkularitzarekiko figura independente gisa. Haren lana izango da erakundeak DBEO erregelamendu berria ezartzen duela edo erregelamendu horretara behar bezala egokitzen dela egiaztatzea.

Aldaketa horiek guztiak eta gure ikastetxeen barnean askotan sortzen diren beste aldaketa batzuk kontuan hartuta, eskerrak eman nahi dizkizuegu beste behin ere Jado ikastetxeari laguntzeagatik datuen tratamendua egiteko behar diren baimenak biltzen.

Edozein zalantza izanez gero, zuen esanetara gauzkazue.

[INFO+]

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna