Aida de los Ríos Jadoko ikasleak Estatu Batuetan ikasiko du datorren ikasturtean Amancio Ortega Fundarioaren (FAO) beka bati esker. Beka-programa honek Ingelesaren irakaskuntza zein murgiltze kulturala ditu helburu. Aida bertoko familia batekin biziko da eta hemengo Batxilergoko lehen mailaren baliokidea ikasiko du. “Gure amak beti bilatzen ditu halako gauzak. Beka hau ikusi zuen, eta berari esker animatu naiz”, dio Aidak. “Pozik nago oso. Esan zidatenean, ez nuen sinesten. Kanadara joatea egokitu izan balitzait, onartuko nukeen arazo barik. Baina, Estatu Batuetara joango nintzela jakin nuenean, txoratu nintzen pozaren pozez”.

Aida Estatu Batuetara uztailaren amaieran edo abuztuaren hasieran joango da, bera hartuko duen familia hautatuta. Bizipen honen ostean, Aidak dio itzuli nahi duela Batxilergoa hemen amaitzeko eta, aurrerago, Medikuntzako ikasketei ekiteko.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna