Ikasleek izan ditzaketen jarrera desegokiak eta ikasgela barruan sor daitezkeen gatazkak onbideratzeko formakuntza ikastaro batean jardun dute Jadoko irakasle guztiek, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroaren eskutik (GEUZ). Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasleen eguneroko jardunean behar-beharrezkoa da tresnak izatea taldeak egokiro zuzentzeko, eta, horretarako, etengabeko formakuntza ezinbestekotzat jotzen da. Ikastaroan zehar, ikasgela barruan sor daitezkeen hainbat gatazka egon dira aztergai, bai eta berauei erantzuteko modurik eraginkorrenak ere.

Categoría: 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna