Erandiok Errege Magoei ongietorria egingo die datorren ostiralean, urtarrilak 5 (18:30ean), ohiko kabalgatan, Erandioko Kabalgata Jado Ikastetxea izeneko elkarteak antolatuta. Jadoko 400 ikasle inguruk hartuko dute esku ekitaldian, maiestateei laguntzeko ibilaldian, Erandioko kale nagusietan barrena.

Erregeen harrera urtez urte jendetsua denez eta milaka lagun biltzen dituenez, antolatzaileek segurtasun neurriak betetzeari berebiziko garrantzia ematen diote, batez ere karrozak igarotzen direnean, herritarrak berauetara gehiegi hurbil ez daitezen baleko istripurik saihesteko.

Bestalde, antolatzaileek bi saio aurreikusi dituzte umeek euren gutunak erregeei eman ahal izateko. Lehenengoa Jadoko ikasleekin baino ez da izango kabalgata bera hasi aurretik. Kabalgata amaitzen denean, Erregeak herriko ume guztiekin egongo dira, Jado Tartangako patioan.

Ibilaldia amaitutakoan, Erandioko familia guztientzako txokolatada ere egingo da, Jado Tartangako patioan. 200 litro txokolate egingo dituzte.

Erandioko Kabalgata Jado Ikastetxea izeneko elkarteak  ekitaldi honetan borondatez lan egiten duten pertsonen laguntza eskertu nahi du, baita beste modu batean laguntzen duten entitateena ere: Erandioko Udala, Kutxabank eta Miyagi diseñua.

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna