Ehunka ikaslek lagundu diete Olentzerori eta Mari Domingiri Erandioko kaleetan barrena. Ikastetxetik Udaletxe aurreko enparantzaraino joan dira, non Gabon kantak abestu dituzten. Itzulerako bidean, Metroko zabaldegian ere abestu dute, baita Jadon bertan izandako ekitaldiaren amaieran ere. HHko umeek eta LHko 1. eta 2. mailetakoek egin dute ibilaldia DBHko 4. mailako ikasleak eta 3. mailako bakan batzuk laguntzaile zituztelarik. Ekitaldia hasi baino lehen, Olentzero eta Mari Domingi HHko eta LHko ikasgeletatik igaro dira opariak banatzeko ikasleen artean. Olentzerok txikiei ere egin die bisita urtebeteko eta bi urteko geletan, non abestu eta argazkiak egin dituzten gurasoekin batera.

Zorionak eta Urte Berri On!

Categoría: 

 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna