Proiektuetan oinarritzen den ikaskuntzari ekin dio Jadok lehen ebaluazioan. Metodologia honetan bizitzako egiazko erronkei egin behar diete aurre ikasleek, eta, ondorioz, ikaste prozesuak zenbait abantaila ditu. Ikasleen motibazioa hobetzeaz gain, oso eraginkorra da beren autonomia, izpiritu kritikoa, gizarteratzeko gaitasuna eta sorkuntza garatzeko. Hau guztia kontuan izanda, Jadon ikaskuntzarako eredu hau hautatu dugu maila guztietarako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH). Lehen ebaluazioan egindako saiakuntza onaren ostean, proiektu berrien garapenean badihardugu. Gure ikasleentzako erronkak izango dira bigarren ebaluazioan.

Categoría: 

qplataModelo Madurez TICerasorik ezHMH Hezkuntza madro hirueleduna