Lehen Hezkuntzako 5. mailak irabazi du Dantza Bai lehiaketa

Jadoko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek irabazi dute Dantza Bai lehiaketaren bigarren edizioa. Beste ikastetxe batzuen aurrean lortutako saria irailetik hona Jado ikastetxean Gorputz Hezkuntza irakasgaian egindako lanaren emaitza da. Astean saio bat eskaini zaio diziplina horri. Ikasleek hainbat dantza ikasi dituzte, hala nola countrya, bachata eta egungo erritmoak. Gainera, kirol-dantzak osasuna, erritmoaren zentzua, gorputzaren koordinazioa, gaitasun artistikoak eta laguntasunaren, diziplinaren eta talde-lanaren balioa ematen ditu. Zorionak, txapeldunak!

Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortu dugu

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eman dio Jadori, lehiakortasuna hobetzeko jardunbide egokiak eta kudeaketa-tresnak biltzen dituen eredu horren garapenean erakutsitako konpromisoagatik.

Bortizkeria matxistaren kontra

Emakumeen Aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako hausnarketez eta jarduerez gain, DBHko 4. mailako ikasleek Erandioko Udalak antolaturiko ekitaldian parte hartu dute. Eta, bertan, manifestu bat irakurri dute euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Ahozko komunikazioaren lanketa

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek Lokuzio eta Bikoizketa Tailerra egiten dute. Horrela, ohartzen dira jarduera honen garrantziaz zenbait arlo profesionaletan, publizitatean eta filmen bikoizketan, kasu. Halaber, mikrofono baten aurrean hitz egite hutsak gure ikasleei segurtasunez eta konfiantzaz mintzatzen laguntzen die, baita ahozko komunikazio-gaitasun bera hobetzen ere. Eta berau berebizikoa da, ezin baitugu ahaztu gure eguneroko komunikazio gehienak ahoz egiten ditugula.

DBHko 1. mailaren abentura Bertizen

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Bertizen (Nafarroa) gozatzeko aukera izan dute naturan zeharo murgilduta hiru egunez. Nafarroako inguru zoragarri horretan zenbait abentura-kirol egin dituzte, hala nola rafting, arroilen jaitsiera, via ferrata baten eskalada, rapela, ur putzuetako jauziak, altuerako soka zirkuitoa zuhaitzez zuhaitz eta tirolina. Horrez gain, bertoko kultura eta euskararen ezagutzeko parada izan dute.

Zorionak Elaitzi!

Erandion antolatzen diren jardueretan, gure ikasleak parte hartzera animatu ohi ditugu Jadon. Oraingo honetako erronka Haurren aurrean, helduok heldu kanpainako lehiaketarako logo bat marraztean zetzan, eta gure ikasleetako batek, Elaitz Aranzamendik, lehen saria irabazi du Lehen Hezkuntzako 1-3 kategorian.

Bizikidetzarako jardunaldiak Oromiñon

Aste honetan eta aurrekoan, Jadoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartu dute Oromiñon (Iurreta). 1. eta 3. mailetako ikasleak lehenengoak izan ziren, eta 2. eta 4. mailetakoak, hurrengoak. Jarduera-programak norberaren ezagutza sustatzea eta bizikidetza onaren oinarriak aitortzea ditu helburu.

Orriak